XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erlijioa Munduko erlijio mota guztiak pasatu dira Txinatik.

Kristo jaio aurreko XVI mendetik XIera eman ziren erlijio-usadio zaharrenak.

Badira gorderik garai hartako idazkunak.

Idazkun horietan irakurtzen denez, bazuten Jainko bat Ti izenekoa; geroago Ti'en delakoa adoratu zuten, zerua alegia.

Beste jainko txiki gehiago ere izan zuten.

Konfuziok Li delakoaren dotrina sartu zuen.

Baina Jainkoaren kontzeptorik eta are gutxiago salbazioarenik ez da Konfuzioren doktrinan.

Lao Tsé-k, taoismoa ekarri zuen.

Tao da gauza guztien jatorria; horrengandik heldu dira Ying eta Yang, zeru-lurren ordezkariak.

Ezilkor bihurtzea da taoismoaren helburua.

Txinara kanpotik sartu zen lehenbiziko erlijioa, seguru asko, budismoa izan zen.

Laster zabaldu zen txinarren artean.

Halakoxe indarra hartu zuen, monje bat enperadore izateraino.

Lau Egien baitan oinarritzen da budismoa.

Hori praktikatzen dutenak nirvana delakora iristen dira.

VII mendera arte bizirik iraun zuten txinatarren bihotzean budismoak eta taoismoak.

Handik hona, galduz joan dira.

IV. mendean, budismo, taoismo eta konfuzionismoaren printzipioak biltzen dituen erlijio berria agertu zen.

Sinkretista erako erlijio berri honek gaurregun arte iraun du.

Artea Kristo jaio baino hiru mila urte lehenagoz ezagutzen dira txinoen artimañak.

Arte kontuan asko zekiten.

Zeramika koloreztatuak eta dena ziren Txinan, bai lurrezko irudi txikiak ere.

Brontze arokoak eta Shang deitu dinastiaren garaikoak dira brontzezko edalontzi ritualak.

Benetan gauza bikainak egiten zituzten txinoek.

Txukun-txukun eginak, matxurarik gabekoak.

Hutsen edo akatsen bat ageri baldin bazen, desegin eta berriro egiten zuten edalontzia, harik eta guztiz ongi borobildu arte.

Shang dinasti garaikoak dira lehen esku izkribuak.

Kristo sortu aurreko 1300 urtekoak.

Orduko ideogramez baliatzen dira gaurregun ere txinoak.

Hirurogei mila eta gehiago dira honelako ideogramak, nahiz eta orain, milaz goiti ez dituzten erabiltzen.

Ondo idazten ikastea, horixe da txinoentzat izan daitekeen arterik haundiena.

Eskrituratik omen dator Txinan pintura, biak ere pintzelarekin egiten dituzte eta.

Han dinastiaren garaikoak dira orain arte aurkitu diren lehenbiziko pinturak.

Ku K`aichih da lehenbiziko pintatzaile haundia.

Sei Dinastien garaikoa da (420tik 589ra).

Lakazko irudiak ere aurkitu dira.

Gaurregun ere, lakazko gauza asko egiten dute txinoek.

Arrozaz egindako paperean eta zetazko oihaletan pintatzen zuten txinoek; pintatu ondotik papera kiribilatu eta kontu haundiz gordetzen zituzten pinturak.

Ez zituzten paretan zintzilik uzten; bisitariren bat zetorrenean erakutsi eta kito.

Zeramikak,Bost Dinastia eta Hamar Erreinu-en garaian, distira eta tira haundia izan zuen (907-979).